GMT ordua: 16:42-16:52
Non: Matxitxako.
Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 16:40 | 24,4 | 280 | 29,6 | 2,6 | 5 | 13,1 | 102 | 0,0 | 136 |
| 16:50 | 23,7 | 281 | 28,9 | 2,4 | 5 | 13,0 | 102 | 0,0 | 131 |
| 17:00 | 24,4 | 279 | 28,9 | 3,0 | 5 | 13,1 | 102 | 0,0 | 153 |
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak:
Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 295 m
Igoera max.: 3 m/s
Sentsazioa airean: Siestatik altzatu, lehiotik begiratu eta goizean ez bezala ortzian kumulu potoloak eta ostartea urdin urdinak. Euakalmetekoa kontsultatu eta haize egokia, 20 km/h-koa, norabidea erabilgarria!!!! Kotxea hartu eta Matxitxakora!!! Ordu erditik hiru ordu laurdenera espero nuen egotea hegan. Kontua izan da kotxetik parapentea ateratzean bizkarrean gerriko mina agertu zait (berriro!!). "Ez da ezer izango, berotuko naz eta pasatuko da"; ez dut asmatu. Hasieran morse modukoa izan da: puntu, puntu, puntu baina gero ta marra, marra, marra bilakatuda. Zalantzan egon naz, ireten ez irten. Dena prest neukanez haieratu naiz eta erraz igo zitekeela konprobatu dot. Kumulu potoloak zetozen, benetan handiak; batzuk dorre itzura beldurgarria zuten; beharrik urrun zeuden une horretan. Hodei bati hurbildu eta +3 bat markatu du barioa. Urrundu naz aszendentzietatik eta itsas alderatu naiz. Ez-erosoa nengoen nire atzekaldeko "telegrama" gogaikarria. Justu, hodeien oinarria non zeuden konprobatu eta lurreratzera joan naiz.
Ortzea: Hodeiak baju zeuden. Jata mendia estalita zegoen eta Oiz baita ere. Beraz 600 m-tik behera zegoen hodeitza. Kumuluak izan dira, eta aszedentzia zeukaten. Ostarte zabalak ere bazeuden eta altuera galtzeko arazorik ez da egon.
Lurreratzea: Labarretik asko urrundu naiz altuera galtzeko eta 220 m-ko altuera ia konstantean itzuli naiz. Azken momentuan belarriak jarri ditut altuera ez irabazteko eta lurreratzeko landara sartu naiz.Ondo, betiko landan. Parapenteari utzi nion ibiltzen eta suabea hartu dut.
Berriro lurrean, 10 min-ko hegalaldi eskasa eta atzekaldeko morseak alamena emoten.
Oraingo honetan landako belarra ondo moztuta egon da. Parapentea tolestatzen ari nitzela, gerria gauza bera egiteko beldurrez, barne abots batek esan dost: "ibuprofeno, ibuprofeno". Irribarrea atera zait.
N43 26.801 W2 45.430, 217 m-ko altueran.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina