Orriak

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Orduña. Igandea. Inortxo bez. 2016-10-09

 GMT ordua: 11:36 - 13:49



Larunbatan ikusi nuen gaurko Orduñan egongo zen airearen profila. Ondo egongo zela iruditu zitzidan eta 14ak baino askoz lehenago heltzea erabaki nuen.  Gero gaur ez naiz hain fin ibili.
Heldu naiz eta ez zegoen inortxo ere ez. Freedom for free flyers WhatsApp taldean mezu bi utzi dut. Lehenengoan esan dut oso gogor ez zitzaidala iruditzen eta bigarrenean jada gogor zegoela. Karkar. Nire ustez heldu naizenean ahulago egon da hurrengo ordu erdian baino.



Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Nire ustez dena prestatu baino lehen flojoago zegoen haizea. Ez dakit zenbat saialdi behar izan dudan ateratzeko. Saiatu naizen guztietan altzatu nau lurretik eta edo abortatu behar izan dut edo deskontrolatu dut eta lurrean bukatu dut. Saiatu naiz plano bat bakarrik altzatuz baina horrela ere ez. Saiatu naiz haize-bolada ahultu zenean baina, ez ta ere. Saialdi batzuren ostean askatu behar izan ditut bandak, kordinoak ondo jartzeko. Azkenean, txiripaz, errekonozitu behar dut, aireratu ahal izan naiz. Berriro altzatu nau baina ez dot abortatu eta, ez dakit zelan, jada airean eskumatara eta ezkerretara balantzatuz, kontrolatu dut edo kontrolatu da eta aireratu naiz.  Egia esan ez neukan argi lortuko nuenik eta egia da ere ez zaidala burutik pasatu gaur hegan ez egitea.


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


  

Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 1560 m.

Igoera max.: 4 m/s 


Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Hotza, hotza eta hotza. Hori izan da lehenengo sentsazioa. Eta astzendentzia ere potoloa zela. Airereatze gunearen aurrean ibili naiz hasieran gero jo dut Ruben begiratokira. Hodeiak egon dira eta tiratzen zuten. Hor lortu dut altuera maximoa. Segituan jo dut Birginara. Ez dot gainetik pasatu baina nahiko altu. Gero berriro hasi naiz altuera irabazten Birjina gaindituta. Hodeien azpian astzendentzia potoloa egon da eta aukeratzen ibili naiz hodeiak eta urdinguneak; hodeietan sartuko nintzelako sentsazioa izan dut eta. 


Mota horretako hodeiak izan dira baina beteagoa egon da hortzia airean ibili naizenean.

Birginaz beste aldean berriro lortu dut 1500 m-ko altuera hodei baten azpian eta sentsazioa izan dut atxintxetatuta nengoela. Horregatik aurrera segitu beharrean bueltatzea erabaki dut eta aireratze guneraino bueltatu naiz. Hor ikusi ditut bost edo sei deta hegal; hondino montatzen. Hotza sentitu dut eta zalantzatan egon naiz; ez dot jakin zer egin, segitu airean edo lurreratu. Gerturatu naiz Birjinara eta berriro erraz gaindituko nuela ikusi dut. Horrek animatu nau eta aurrera segitu dut. Eta aurrera. Hodeien laguntzarekin Tologorriz beste aldera be heldu naiz. Ondo bete betea geratu naiz. Ortzia urdinago geratu da eta buelako ibilbidean ikusi dut delta hegala batzuk aireratuta zeudela. Bernak, izterrak eta besoak hotz eta behar ez banuen ere azeleratu dut hankak berotzeko. Eskuetako hatzamarrak oso hotzak izan ditut baina ... allas!
Birjinara heltzean delta hegal bat heltzen ari zen, oso baxu. Nire hegaldia egina zegoen eta lurreratzera joan naz.




Lurreratzea: N42° 59.052' W3° 00.835'. Dotore, eskolako landan. Gero altzaldi batzuk egin ditut, aireratze txarraren gustoa kentzeko. Dena bildu eta izkutatu eta errepidera.

Segiutan bikote gazte bat, neska Ordunakoa eta mutile Losakoa, ezin sinpatiko eta atseginagoak. Parapenteaz berba egin dugu. Amaieran elkarri zorte on desiratu diogu eta elkar agurtu dugu.


Kotxean irakurri dut Idoiak botatako WhatsAppa. Zelako majie den! eta gero behean Anerena, baita ezin gozoagoa. Hotzez, alturaz beteta ezin pozago etxera jo dut. Hurrena arte! Orduña!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina