Abuztuaren lauan, goizean ez genuen hegaz egin. Arratsaldean goiko aireratze-gunera igo ginen eta ikusi genuen haizea Saint Laryko bailaratik zetorrela.
Biplaza piloa zeuden eta guztiek egiten zuten irteera bera. Nik ere "zoazen lekura zoazela bertakoek egiten dutena saiatu lehena" egin nuen. Hasieran zalantzak nituen baina ondo atera zen dena. Mendebalderantz irten eta gero mendi-lepotik pasatzeko ekialderantz biratu eta listo; banengoen Val Lourongo bailaran.
Egun horretan gps-eko bateria deskargatuta zegoen eta ez daukat daturik.
Lurreratzean Elliotek grabatu ninduen, horra hor bideoa. Eskerrik asko Elliot!


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina