Orriak

2015(e)ko abuztuaren 7(a), ostirala

Pirineoak. 2015eko abuztuaren 7. Azken jeitsiera Val Louronen.

Abuztuaren lauan eta bostean ez genuen hegaz egin. Haize metereologikoa hegotik zetorren eta.
Zazpian, Helliot, Alfonso, Jesus eta laurok bi kotxetan joan ginen Val Louchon-go bailarara hegaz egiteko asmoz. Goizetik heldu eta bertako 3 parapenterokin topatu ginen. Erakutsi zizkiguten hango balizetako datuak eta azaldu eguneko baldintzak ez zirela onak hegaz egiteko.
Bueltatu ginen Val Louronera eta arratsaldean beste jeitsiera egin genuen, baita ere Saint Lary-ko bailararantz irtenta, aurrekoan ikasitako ibilbidea errepikatuz: ezkerreko mendi lepotik Val Lourongo bailarara pasatzeko.

GTM ordua: 2015-08-03. 08:18-08:28. 

Non: Val Louron.




Haizearen abiadura eta norabidea: 
Egun honetan ere suabea izan da. Saint Laryrantz irten ginen, handik zetorrelako eta.

Laburpena:   



Aireratzea: N42° 47.923' E0° 22.920''. Bizkarrez, haize gutxirekin, Saint Lary-rantz. 

Airean: Oso suabea.



Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.



Altuerak: 


Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:



Altuera max.: 1643 m

Lurreratzea: N42° 48.146' E0° 24.304'. 978 m-ko altueran. Lakuaren aurrean. Oso ondo, erraza da.


Datuak: Hemen.

Astea hegalaldiei dagokienean ez da izan itzela. Polita bai eta lekua oso atsegina. Hegalaldiak izan dira suabeak, gozoak. Ez da termikarik egon. Ezin ederragoa izan dena han bizitako giroa, lagun parapentero berriak, humorea, energia, jendea. Hori guztia izan da itzela.
Elliotek bideo batean bildutako irudiek laburbiltzen dute dena. Eskerrik asko Ellioti eta guztiei. Aste ahaztezina.



Mikelo, Fili, Elliot, Ane, Kristina, Pablo, Ander, Aritz, Jabi, Mattin, Jon Larra, Angel, Maria, Nuria, Nestor, Oriol, Juan, Carlos, Juanjo (asturiarra), Juanjo (kanariarra), Alfonso, 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina