Orriak

2017(e)ko abuztuaren 18(a), ostirala

Orduña. Osteguna. Kale eginda. 2017-08-17

 GMT ordua: 11:30 - 12:07


Aurreko astean Portugaleko Alentejon ibilitakoa nintzen, turismo klasikoa eginez. Azken egunetan eskuetako artrosia serio demonio areagotu zitzaidan eta pastilen dosia bost aldiz igotzea erabaki nuen. Oporretako azken egunean praktikan ezin nituen eskuak erabili, minaren minez. Dosi berriarekin eskuak beren onera etorri eta parapentean probatu erabaki nuen.
Besperan Orduñara joatea erabaki eta halan egin nuen. Hegadi luzetxoa egiteko gogoaz joan nintzen eta bidean nire espektatibak moteltzen modu kontzientean bajatu nituen.
Lehenengo sorpresa goiko aparkamentuan izan zen. Han ikusi baitnuen Juanjo (Sopela garaiko parapenteroa -kaldereroa ogibidea zeukana- bi gazterekin). Nik  agurtu eta nire burua presentatu. Hasieran ez ninduen ezagutu baina gero bai eta han izan genuen zaharron elkarrizketa bat. Gazteeekin zebilela (atzo, Theo-frantsesa eta beste bat, ez naz gogoratzen -belauntzi baten jabea-) jubilatu berria eta pozik inoizko gehien hegaz egiten. Itxura ezin hobea zeukan.
Aireratze-guneko bidean ni atzeratu nintzen eta eurek aurreratu. 
Goian azken iruzkinak eta Theo atera zen lehena; ez zuen asko iraundu airean, nahiz eta trenbidetik izugarrizko goititzea egin gero lurreratzera jo behar izan zuen. Neu izan nintzen azkena irteteko.
Baina irten baino lehen heldu ziren Idoia, Kato eta Fili. Eurekin zegoen nik ezagutzen ez nuen bat; Naza; oso majua be. Agurrak mosuak, esku-emateak eta betiko elkarrengako desio onak.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa




Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Bela jarri, zabaldu, kordinoak askatu, altzatu nuen eta eskumatara desplazatu zen bela. Utzi nuen jausten eta despuztu barik berriro altzatu eta gora. Korrika egin nuen eta ezkerretarantz atera nintzen, haize gutxi baitzegoen eta. Uste izan nuen hegaldi luzea izango nuela nahiz eta haizea ahul egon. 

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.


   

Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 





Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:




Altuera max.: 1049 m.

Igoera max.: 3 m/s 


Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Eskuak arraro sentizen nituen. Mina be ez zan baina ahultasuna sentitzen nuen. Goian gustora nengoen, freskurien kontzentratzen nintzen eta burbuila guztiak biratzen saiatzen nintzen nahiz eta behar ez; jolasteagatik. Ez nuen altuera handia lortzen eta nire gustorako asko geunden leku berberean. Batek "Miradorera" jo eban eta besteok Birjina aldera. Nik une batean, burbuja batetik irten berria pentsatu nuen "Miradorean" espazio gehiago izango nuela eta han mantenduko nintzela. Jo nuen hara azeleradorea zapalduta baina bidean ikusten nuen hondoratzen nengoela eta ez nintzela labarrera helduko. Beste aldetik ez nuen ikusten hango arbolen adaburuak higitzen zirenik eta han be haizea ibiliko ez zelakoan bueltatu nintzen. Bain joanekoan bai bueltakoan berantza baino ez nuen egiten. Erabaki nuen lurreratze gunera gerturatzea. Pentsatu nuen ez nintzela helduko baina noizbehinkako ponpek mantentu ninduten eta lortu nuen lurreratze ofizialera heltzea.



Lurreratzea: N42° 58.685' W3° 01.045'. Bi buelta egin arbolen gainean eta jo nuen lurra hartzera. Ez zegoen haizerik edo oso txikia zen. Maniobra ondo, suabea, zutik. Pena laburra izatea hegaldia.


Gero tolestu, Idoia, Kato, Naza eta Fili heldu ziren. Filik kontatu zuen putre batekin enkontru desatsegin bat izan zuela eta beldurra pasatu zuela. Idoiak kontatu zidan oporretan behar zuela eta aurten luzeak egingo zituela, zaintzen zuen neskatoak asko exijitzen duelako. Gero Katori galdetu nion zer moduz Pantikosan eta han aritu zen, betiko moduen, sutsu eta berbalapiko. Super sinpatikoak dira. Filik gero lana zeukan.
Holako batean gazte batek beste bat kotxea hartzeko igo behar zuela eta Naza eta biok apuntatu ginen. Bidean gidariak erakutsi zigun egin zuen "suelta": 300 m-ko altueraz edo, askatu zen parapentetik eta paratxuteko parakiadasa atera zuen. Niri beldurgarria iruditu zitzaidan. Argi zegoen belaunaldiak eta belaunaldiak daudela. Karkar.

Kotxea bereskuratu, behera itzuli, parapentea kargatu jendea agurtu eta etxera. Zelako ederra den Orduna, nahiz eta hegaldian kale egin. 

Hurrengoan gehiago eta hobeto!!! (ahal bada!!!)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina