GMT ordua: 18:21-18:42
Non: Matxitxako. Berandu zen, iluntzean. Bedarra bustita zegoen. Haizea gurutzatuta ezkerretik baina une horretan jeitsi zen haizearen indarra eta probatu nahi nuen.
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.479', lehen saialdian kale uste dut. Bigarrenean problema barik; atera eta gorantza hasi nintzen esfortzurik gabe. Haizea gurutzatuta egon da ezkerretik.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 226 m.
Igoera max.: 2 m/s
Sentsazioa airean: Gura nuena zen atera buelta pare bat emon eta lurreratu. Ez nuen nahi altuera handia hartzean. Horizontean ikusten ziren hodeiek aszendentzia emango zutela argi zegoen.
Dena bustita zegoen eta pentsatu nuen tolestatu barik kotxera sartzea eta hurrengo egunean sikatzea eta tolestea. GPS-a gorde beharrean kaixatik bota nuen, konturatu barik kremailera ixtean lurrera jausi zen. Etxeko garajean nengoela konturatu nintzen GPS-a galdu egin nuela. Disgustutxoa baina esperantza bai hurrengo egunean topatuko nebalakoan.





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina