Orriak

2017(e)ko uztailaren 2(a), igandea

Matxitxako. Hiru hil geroago eta erreumak ikututa, bigarren txanda. Igandea. 2017-07-02.

GMT ordua: 14:07-14:36

Non: Matxitxako. Lehen hegaldia egin eta gero altzaldi batzuk egin ditut landan. Eta iruditu zait haizea arteztu eta indartu egin dela. Beraz aireratze gunera eraman dut bela eta irtetea erabaki dut.




Laburpena:


Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): Ikusten denez haizea ez da asko areagotu baina arteztu da eta horrek erraztu du dena.

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

  

Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.479', uste dut, ez naiz oso ondo gogoratzen, hirugarren saialdian atera naizela. 

Ibilbidea:

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.





Tamaina handian ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:



Altuera max.: 255 m.

Igoera max.: 1,7 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Aurreko hegaldian baino errazago izan da. Aprobetxagarria izan den eremua zabalagoa izan delako. Hanlan da guztiz ere ez dot altuera asko lortu eta ordu erdi eskaz baino ez naz egon. Gauza berezerik ez dot egin airean baina ez dot esango loria bako hegaldia izan dela, hegaldi guztiak loria puntua daukatelako. Atsegina izan da hain haize ahulagaz mantendu ahal izatea, eta parapentearen erreakzioak familiarrak iruditu zaizkit.

Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. Bigarren lurreratzea ere aulkiaz egin dut. Badaukat hurrengorako zertan kontzentratu. Badirudi tenboraldia hasi zaidala. Zelako gogoa neukan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina