Orriak

2017(e)ko uztailaren 2(a), igandea

Matxitxako. Hiru hil geroago eta erreumak ikutia. Igandea. 2017-07-02.

GMT ordua: 12:52-13:26

Non: Matxitxako. Bezperatik espero nuen baldintza egokiak izatea. Goizean lainotuta egon da eta ez da euririk falta izan. Bazkaldu eta gero hasi dira ostarteak agertzen eta trepetak hartutak Matxitxakora jo dut ilusioz beterik.





Laburpena:


Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): Heldu naizenean iruditu zait haizea ahul eta eskerretik zetorrela; datuak halan adierazten dute.

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


  

Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.479', betiko moduan. Bedarra moztuta egon da. Haizea ahula izan da eta apenas sartzen zen parapentea zabalduta zegoen lekuan. Aurrerantz atera naiz, ondo altzatu da baina ez dot abilezia izan goian mantentzeko zegoen haize ahulaz. Jausi da nahiko posizio zabalean eta bolada indartsutxuago bat puzten hasi denean altzatu dut, buelta eman eta atera naiz.



Ibilbidea:




Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.





Tamaina handian ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:



Altuera max.: 204 m.

Igoera max.: ? m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Haizea ahul-ahula izan da eta eskuineko labarrean baino ez nintzen mantentzen. Hor ibili naz bueltaka, oso igoera txikiak aprobetxatuz. Oso altuera txikiak lortu ditut eta planteatu naiz lurreratzea faroko labarrean, nonbait; zerene eta ez neukan altuera nahikorik katenaria gainetik pasatzeko eta betiko landara lurreratzera pasatzeko. Dena dela dibertidua izan da. Ez dut "hazkatu" behar izan baina kasi-kasi hazkatzen egon naiz. Une batean haizea areagotu da eta altuera gehiago lortu ahal izan dut katenariaren gainetik pasatzeko eta lurreratzera jo dut.
Sentitu dut eskumuturrak ahul (erreumagatik edo... denaldelagatik)



Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. 
Aulkiaz lurreratu naiz, oinak kasi erabili barik, nahiko suabea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina