GMT ordua: 14:59-16:07
Non: Matxitxako.
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Aireratzea: N43° 26.822' W2° 45.480', aurreko hegaldian izugarri kostatu zitzaidan ateratzez, ez zen satzen haizea. Aldiz hegaldi honetan sartzen zen eta lehenengoan altzatu nuen. Banekien ezkerretik zetorrela haizea eta sentitzen nuen neu parapenteak eskumatara desbideratzen ninduen. Halan da guzti aireratu nintzen. Airean nengoela konturatu nintzen B bandako kordino bat pasatuta zegoen C bandako kostura batetik eta hegaleko eskumako planoa demormatuta zegoen; deribatzen ibili nintzen dena askatu arte, 10 bat segundu edo. Gero azeleratu eta hasi nintzen pozik gorantza eta aurrera, azeleradorea zabalduta.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 387 m.
Igoera max.: 2,4 m/s
Sentsazioa airean: Ondo, gustora hasierako sustua pasatu eta gero. Hasierako deribak utzi nintuen talaiero etxe aurrean, katenariaz beste aldean, baina altu beraz, ez nuen inolako problemarik handik ateratzeko. Gero Donieneko kalara pasatu nintzen eta hango "lapiko"-ko labarrean altuera polita lortu nuen. Miradorearen aldera eta handik Donieneko kalaz beste aldeko labarrera. Han ez nuen lortu nahi nuen altuera eta jo nuen berriro beste aldeko lapikora. Eta abar eta abar... Disfrutatu nuen piloa.





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina