Orriak

2018(e)ko maiatzaren 1(a), asteartea

Matxitxako, matitzena. Maiatzaren lehena. 2018-05-01 Bazkaldu ostean.

GMT ordua: 13:18-14:18



Non: Matxitxako. 







Laburpena:




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa



Aireratzea: N43° 26.822' W2° 45.480', haize suabea zegoen, oso suabea eta zorionez bedarra ondo moztuta beraz aurrera ateratzeko baldintzak ezin hobeak eta halan irten naiz; aurrerantz eta korrika. Dena lehenean. Labarrera helduta hondino ez nengoen airean eta erabakitu eskumako bidetik maldan behera segitzea. Han aireratu naz eta eskumatara jo dut. Primeran.



Ibilbidea:






Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.






Tamaina handian ikusteko sakatu hemen



Altuerak: 






Abiadurak:



Altuerak eta abiadurak:







Altuera max.: 481 m.

Igoera max.: 4 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.



Sentsazioa airean: Ondo, subea, hotza eta igoera txikia baina han aurrera eta atzera mantentzeko lain bai.
Zerua urdin elektrikoa eta hotz hotza airea. Hasieran ez nuen altuera handia lortzen eta eskumako labar biluzian eman dut denbora piloa. 
Amaieran lortu dut atzeko hormari itsastea eta igoera lortzea; nahikoa Donieneko kalara pasatzeko. Bertan lortu dut altuera maximoa eta zeozer biratu ahal izen dut. Gustora ibili naz, lasai eta fresko. Jende mordoa behean Donienera bisitatzen.

Lurreratzea: N43° 26.803' W2° 45.455', Donieneko kalatik lurreratzera joan naiz eta oso suabea izan da dena. Siestatxoa hartu eta ikasle zahar batek esnatu nau. David, haren semearen irakasle be ibili naz eta han aritu gara kontu kontari, semeak direla ta ez direla. Aita amorotsua eta alaia dela erakutsi dit. Izugarri poztu nau haaregaz berba egiteak. Amaieran besarkada eta agur. Han zegoen parapentea erabat bildu barik. Pozik baino pozago dena bildu eta belarriz belarriko irriparreaz etxera. Hau da bizitza.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina