GMT ordua: 17:00-17:13
Non: Matxitxakon.
Landara heldu eta landa erdia bedarra moztuta aurkitu dot eta beste erdia, aireratze gunea barne, egin barik. Ez dot hegazterik ikusi eta haizea ahula iruditu zaidanez erabaki dut landako parapente-ariketak egitea.
Han ibili naz parapentea altzatzen; harik eta hegazti baten txilioak atentzioa dei egin didan arte. Gero kaio aldra bat agertu da goi-goian. Gogoratu dut aire-zutabaren temperatura-banaketa eta nahiz eta haizea suabe izan igoera egon behar zela pentsatu dut. Kaskoa eta elektronika hartu eta aireratze gunera bajatu naiz.
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Laburpena:
Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Aurrerantz korrika atera naiz. Ondo altzatu da eta labarrera hurbildu ahala astzendentzia sentitzen joan naiz. Aireratu bezain pronto barioa kantatzen hasi da eta ez da gelditu.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 310 m.
Igoera max.: 1 m/s
Sentsazioa airean: Atera ta gora eten gabe. Haizea flojoa izan da baina erabat astzendentea. Hodeiak getu izan ditut eta berandu zen. NIre intentzioa atera eta lurreratu besterrik ez da izan. Horregatik azeleradorea zapalduta kanpora jo dut. Gero barrenila bat altuera pizkat galtzeko eta lurreratzera belarriak jarrita. Hala ta guztiz ere altuegi jarri naiz lurreratzeko landan eta berriro atera naiz kanpora belarriak jarrita. Bigarren saiakuntzan altuera egokiagoaz landaren gainetik hegaldatu naiz.






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina