Orriak

2016(e)ko abuztuaren 21(a), igandea

Matxitxako. Zirkuitoa. Larunbata. 2016-08-20

GMT ordua: 17:00-18:03

Non: Matxitxakon.

Frontea pasa ostean zain egun guztian zehar ea haizearen abiadura eta norabidea egokitzen diren, eta azkenean arratsaldeko 7etarako dena bere lekuan egon da. Aurreko egunetako hegazkinez egindako hegalaldien arrakasta-ezaren sentsazio desatsegina gainetik kendu gura izan dut, eta kendu ere egin dut.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa


Laburpena:
  

Belarra ebakita egon da, dena txukun, ostarte zabalak urtzian eta arratseko argitasuna gogoan gainezka.

Aireratzea: N43° 26.820' W2° 45.478'. Atzez 2. saialdian atera naiz. Lehenengoan haizea ez da sartu eta altzatu barik geratu da bela. bigarrenean dena ondo.

Ibilbidea:


Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.





Tamaina handian ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:



Altuera max.: 470 m.

Igoera max.: 2 m/s 

Hegalaldiaren datuak: Hemen.


Sentsazioa airean: Astzendentzia neurritsua, haizearen abiadura bezalakoa. Segituan sentitzen naiz eroso. Balazten heldulekuak jaregin ditut eta eskunarruak behar den moduan ixten ditut mahuke-barrenetako belkroez. Jakako kremailera ere goraino igo dut: Gozo eta epel mantenduko naz hegalaldi guztian.
Ermuko puntara jotzen dut altura gutxirekin eta lehen saialdian atzera egiten dut. Aireratze gunearen gainean altuera pixka bat lortu eta berriro noa. Punta gaindituta hasten naiz berriro altuera irabazten. Donieneko kalako eskumako labarrean bermatuta, aurrera eta atzera eginez, altuera lortzen dut miradore berrira heltzeko eta goraino joateko ere. Saiatzen naiz "haztatzen" Burgoako antenarainko tartea; astzendentzia eskasa topatzen dut eta eranakitzen dot aireratze gunerantz jotzen. Handik berriro errepikatzen dut ziklo berdina; hiru aldiz bete arte.



Lurreratzea: N43° 26.806' W2° 45.432'. Altuera  galtzeko farora noa eta gero itsasoaren gainean geratzen naiz. Lurreratze gunera gerturatzean belarriak jartzen ditut. Pixkat altu sartu naz landan eta hiruzpalau maniobra egiten dut altuera galtzeko. Lurra oinez eta hiru paso emonda hartzen dut; kotxearen alboan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina