Non: Orduñan.
Azken asteetan Skew-T App-a erabiltzen egon naiz eta astearterako iragarpenak termika ona egongo zela esaten zuen.
Ilusio horrekin 11:15erako lurreratze gunean nengoen. Eta bost min geroago Alberto Plano heldu zen. Agurtu eta itzalpetan jarri ginen berba egiten. 13ak arte ixildu barik egon ginen elkarren berri ea zahar ematen: ikasketak, erronkak, unibertsitatea, lanak (Metro Bilbao), hezkuntza, zebitzu publikoetan lana egiten duten langileen prestutasuna... harik eta Juanjo, Aritz, Joseba eta Iban heldu ziren arte gora igotzeko. Benetan ziztu bizian pasatu zitzaidan denbora, ziztu bizian eta gustora! Jede jatorra Alberto, benetan.
Goian, aireratze gunera heltzean prest zegoen bi lekuko parapente bat; paketea eta guzti. ni hasi nintzen motxilatik parapentea ateratzen eta prestatzen eta konturatu nintzenerako aireratze gunea parapentezalez baterik zegoan.
Josebari komentatu nion nik ez nuela jasaten jendetza hori eta irtengo nintzela ahal bezain pronto. Nahiago nuela lurreratzera joan behar izatea hainbeste parapenterekin egotea baino. Berak esan zidan lurreratzen banintzen beste hegalaldi bat egin nezakeelako. eta nik ezetz; hegalaldi batekoa nintzela ta ... .
Azkenean 4.a izan nintzen aireratzeko orduan.

Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
| 12:00 | 4,3 | 48 | 12,3 | 3,8 | 13 | 21,5 | 35,9 | 83 | 0,0 |
| 12:10 | 7,3 | 5 | 16,9 | 5,3 | 20 | 21,4 | 36,0 | 82 | 0,0 |
| 12:20 | 10,7 | 33 | 20,1 | 3,9 | 22 | 21,7 | 36,2 | 81 | 0,0 |
| 12:30 | 8,6 | 28 | 17,6 | 3,8 | 23 | 21,8 | 36,7 | 79 | 0,0 |
Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Haize gutxi zegoen, Problema barik altzatu nuen hegala, buelta eman eta airera atera nintzen korrika.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen

Abiadurak:
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 985 m.
Igoera max.: 1,8 m/s
Hegalaldiaren datuak: Hemen.
Sentsazioa airean: Gutxi iraundu zidan hegaldiak. nire atzetik 4 edo 5 parapente atera ziren eta ni labarretik separatu nintzen, pentsatuz erraz igoko nintzela hasierako altuerara. Ez zan halan izan eta lurreratzra joan behar izan nuen.
Plegatzen nengoela pentsatu nuen Josebak iradoki zidan hartaz, bigarren hegalaldia egiteko ideieaz eta nire buruari esan nion; zergatik ez? Kotxea hartu eta berriro gora igo nintzen.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina