Non: Orduñan.
Skew-T diagramak itxura ona izan du. Gogoratu dut 6an aireratze gunera heldu nitzenerako pixkat disparatuta zegoela haizea eta 10etarako kotxean egon naiz; Orduñara!!!
Aldapan gora nindoala parapente bi aireratzeko gunean prest ikusi ditut. Idoia eta Kato. Gora heldu naizenerako Idoia airean zegoen eta Kato hondino lurrean. Agurtu dugu elkar eta Katok erantsi dit Idoia tirantetan atera dela eta jada hotz zegoela. Goitik Idoia oihuka agurtu nau eta nik ere oihuka erantzun diot.
Kato atera da eta ni hasi naiz prestatzen trapua.

Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera):
| GMT ordua | Abiadura | Norabidea | Abiadura max. | Sigma Ab | Sigma Nor. | Tenperatura | Hezetasuna | Euria | Irradiazioa |
Orduñako datuak ez dira gaur agertu Euskalmenten. Ez du funtzionatu egun guztian. Haizearen abiaduraz ideiaren bat izateko hona hemen XCskies-ek aurreikusi duena.
Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Haizearen indarra egokia izan da. Ondo altzatu dut eta une batez geratu naiz bailarari begira. Kato eta Idoia jada galduta nituen.
Ibilbidea:
Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.
Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen
Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen
Altuerak eta abiadurak:
Altuera max.: 1210 m.
Igoera max.: 3 m/s
Hegalaldiaren datuak: Hemen.
Sentsazioa airean: Bira batzuk aireratze gunearen aurrean eta gero Ruben Begiratokira joan naiz. Han haizeak perpendikularki jotzen du labarra. Altuera gehiago ez nuel hartzen ikusita 1000 m-ko altueraz erabaki dut bueltatzea. 800 m-ko altueraz heldu naiz aireratze gunearen labarrera. Hantxe 1130 m-ko altueraz jo dut Birjinara; azeleradorea zapalduta, jakina. 830 m-ko altueraz heldu Birjinaren labarrera. Han termikatxo bat hartu eta labarrean bermatu naiz altuera lortzeko. 1206 m-ko altuerarekin jo dut Bedarbidera. 1000 m-ko altueraz hedu naiz. Hor 1165 m-ko altueraz jo dut Tologorrira. 850 m-ko altuera heldu naiz, baina baju; han ez zegoen haizerik, ez aszendentziarik. Atzera egiten dut eta Tologorriren ekialdean harrapatzen dut termika bat; 826 m-tik 1016 m-ko altueraraino igotzen naiz. Artean astzendentzia zeukala uzten dut pentsatuz hori nahikoa zela beste aldera pasatzeko eta han altuera lortzeko. Baina ... azkar galtzen dut irabazitako eta erabakitzen dut bueltatzea Orduñarantz. Arin noa eta bidean ez dut ezer topatzen. 6 min beranduago lurreratuta nago beitegi zabal batean. Atearen alboan jartzen naiz behien urrun.
Lurreratzea: N42° 59.900' W3° 02.194'. Beitegian lurreratu naiz nentorren norantzaren kontra. Oso suabea, zutik, baina gero atzerantz jausi naiz suabe-suabe.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina