Orriak

2016(e)ko abuztuaren 4(a), osteguna

Orduñan. Asteartea. Aurrekoan kale, oraingoan bale. 2016-08-02Bis.

 GMT ordua: 14:04-15:29
Non: Orduñan.

Goiko aparkamenduan kotxea itxi, trepeta guztiak lepoan hartu eta langara (bidea ixten duen langara) heldu baino lehen ikusten dut gazte bat eguzki kremaz babesten ari dena. Hurbiltzean agurtu eta bera ere parapente egitera doala adierazten dit. Eta segituan ia ni Fran Echarte naizen. Nik, harritua, galdetzen diot nor den eta zerez ezagutzen nauen. Berak, Ane Amirolak eta Echarte delako batek Whatssappean euskeraz egiten dugula eta ni izan behar naizela Ane eta bera ez dena.
Elkarrekin igotzen gara goraino, ixildu barik ibilbide guztian zehar. Bera oso freskoa doa, ni ordea, aurreko igoeran nire onenak emanda, nekez eta arnas hestuka noa. Eskerrak aldapa erdian ama-alabatxoa topatu ditugula loreak biltzen eta hori aitzakia izanda geldialditxo bat egiten dugu amarekin eta jada amaren besoetan pixkat beldurtuta dagoen neskatxoarekin berbalditxoa egiteko (aita hegan zegoen eta irratiz segitzen zioten hegalaldia).
Aieratze gunera heldu garenerako ez dago inor, ez airean ez behearen gainean.
Haize-maukak esaten digu haizearen indarra handiago egin dela.




Haizearen abiadura eta norabidea (Euskalmet-en arabera): 

GMT orduaAbiaduraNorabideaAbiadura max.Sigma AbSigma Nor.TenperaturaHezetasunaEuriaIrradiazioa

Laburpena: 



Aireratzea: N42° 57.695' W3° 01.467'. Raul R lehena aireratu da. Ondo. Ni ere ondo, haizearen norabiderantz korrika egin behar izan dut, parapentea erabat zabalik eta altzatuta, haize boladak lurretik altza ez nazan. Kontrol ona egin dut eta bertikalean gora noa ziztu bizian. Hori da hori astzentsorea; obra bako aire-astzentsorea hain zuzen ere.

Google Earth-en ikusteko sakatu hemen. Deskargatuko da "kmz" motako fitxategi bat. Fitxategia zabalduz gero Google Earth-en ikusiko da 3 dimentsiotan hegalaldia.

 

Tamaina handiagoan ikusteko sakatu hemen


Altuerak: 



Abiadurak:


Altuerak eta abiadurak:






Altuera max.: 1172 m.

Igoera max.: 3,5 m/s 


Hegalaldiaren datuak: Hemen.

Sentsazioa airean: Termikak bi ordu baino lehenagokoak baino sendoagoak dira. Birjinara hurbildu ekialdeko paretatik eta mantentzen naizela konprobatzen dut. Birjinaz beste aldera pasatzean nahiz eta altuera galdu iparreko mendialdean dagoen astzendentzia dinamikoaz gora egiten dut berriro. Erraz lortzen dut altuera. Nire aurrean, altu-altu, saiak besterik ez daude. Tologorrirantz abiatzen naiz. Bedarbideko puntara heltzen naiz errez. Hor 1155 m-ko altuera daukat eta Tologorrira ailegatu gura dut. Azeleradorea zapaldu eta kilometro ta laureun metro (1400m) egin dudala nire alturea jada 940 m-koa da. Hondino beste 800 m falta zaizkit Tologorrira heltzeko. Bueltatzea erabakitzen dut. Bueltako bidaian 785 m-raino galtzen dut altuera. Gero berriro hasten naiz goratzen 1170 m-ko altueraraino. Orain "kalkulatzen dut" aurrera segitu izan banuela Tologorrira heldu nintzatekeela  817 m-ko altueraz; nahikoa gero Tologorri aitza gainditzeko? Hurrengo hegaldi batean jakingo dut; karkar.

Egarri naiz eta nekatuta nago (egia da eguneko hegalaldi bakarrekoa naizela, Josebari aurreko hegaldia hasi baino lehen esan nion bezala, karkar) eta aldi berean pozik; bigarren saialdi honetan inoizko urrunen heldu naizelako. Ikusten dut Tologorritik baino haragotik parapente bat datorrela, saiak bezain altu; ez dakit nor den. Nik Birjinarantz jotzen dut eta handik aireratze gunerantz. Hortik Ruben Miradorera eta gero hasten naiz pentsatzen lurreratu behar naizela.


Lurreratzea:  N42º 58.666W3º 1,0565. Lurreratze landa hutsik dago. Hurbiltzeko zortziak egiten dudan bitartean nire buruari esaten diot ondo lurreratu behar naizela. Kontzentratua eta oinak prest korrika egiteko. Intxaurrondoen gainean eta aurrean egiten ditut azken zortziak eta lurra hartzen dut, zutik eta kontent. Jada lurrean aprobetxatzen dut haizea parapentea altzatze ariketatxo batzuk egiteko. Dena ondo; batzutan dena ondo ateratzen da, trebea zara, lasai zaude, egiten ari zaren hori besterik ez da esistitzen.

Plegatzen ari naizela agertu da mutil bat, presaka galdezka ea nok egin diezaiokeen biplaza bat. Une horretan konturatzen naiz zelako erritmo diferentea den nirea, mantsoagoa, mutilarena baino. WhatssAppean saiatzen naiz Josebaren telefonoa lortzen. Presaka dabil mutila eta konformatzen da eskola webgunean kontsultatzeko aukeraz. Eskatu diot gora eramatea kotxea jasotzeko baina ensegida konturatzen naiz ez dudala gauzak arin egin gure. Eta erretiratzen dut ariniketan eskaera. Bera, lasaiago geratzen da.

Zelako dibertidua iruditu zaidan plegatzea, nire mugimentuetan sentitzen dudan moteltasuna zelako gozoa egiten zaidan. Oso argiak ditut hurrengo uneko helburuak: parapentea lurreratze landako intxaurrondoen azpiko sastraken artean izkutatu, eta Tertanga-ko iturrira jo. Ura edan, ura edan, ura edan, hiru aldiz, termotxoa bete eta patxadaz errepidera jo autoestop egitera. Halan egin dut; bidean Joseba (biplaza-pilotua) etorri zait galdezka zer zen hura, whatssappekoa.. Han aritu gara tartetxo batean. Eskeini du bere burua kotxea errekuperatzeko, eskertu dotsat piloa baina adierazi dotsat nire erritmoan egingo ditudala gauzak, presa barik, ordena mantsoan, beraz dibertitzera joateko eta Italiako hegoaldean pasatuko dituen egunak hegaldiz beterik izan ditzan. Eskertu eta agurtu dut eta segitu dut nire erritmo mantsoan, presa barik; pozik egarri izateko eta pozik gero eta gertuago nuelako Tertangako iturria. 
Han hiru aldiz edan dut ... jainkosen eta jainkoen eliksirra balitzan. Bete dut termoa urez eta Ordunateko errepidera joan naiz. Han, pretilean eserita itxaron egin dut baten batek aukera nazan gora igotzeko.
Ez dut luze itxaron behar izan. Gizon gazte batek eraman nau. Globo aerostatikoa eta parapentea izan dugu hizpide eta kasik penaz bajatu naiz kotxetik goiko aparkamendura heldu garenean. Eskertu, agurtu eta nire kotxera joan naiz. 

Benetan hegaz egiteak pertsona hobeak egiten gaitu. Kar, kar eta alaiagoak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina